XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prentsa eta zineko argazkilari eta erreportariak alaiki saiatzen ari ziren beren lanean.

Bere tresnaren atzerakadak bat lurrera bota eta ikusteko nahaspila sortu zen arte.

Bere kideek, haserre, beregana jo zuten eta magnesio hautsez erregadiatu zuten.

Tximista itsugarri batean desagertu zen, guztien pozerako, eta ajenteek preso eraman zituzten gainerantzekoak.

- Oso ondo!- esan zuen Chickek.

Neuk bakarrik izango dut hartara grabazioa.

Ordurarte patxadatsu iraun zuen publikoa, urduritzen hasia zen, eta Partrerekiko lilura, hitza ateratzen zuen bakoitzean deihadar eta kurrixka ozenez adierazten hasi zen, honek zail samarra bilakatzen zuen testuaren ulermena.

- Ez zaitezte guztia ulertzen saia - esan zuen Chickek.

Etxean patxadaz entzungo dugu grabazioa.

- Batez ere hemen ezer entzuten ez delako - esan zuen Isisek.

Sagu batek adina hots ez du ateratzen.

Eta gainera, Chloéren berririk ba al duzue?.

- Bere gutun bat jaso dut - esan zuen Alisek.

- Iritsi al dira azkenean?.

- Beno, aldegitea lortu zuten, baina hango egonaldia moztu egingo dute, Chloé ez bait da osasunez ondo aurkitzen - esan zuen Alisek.

- Eta Nicolas?- galdetu zuen Isisek.

- Ondo dago.

Chloék esaten didanez oso gaizki portatu da egon diren hotel guztietako jabeen alabekin.

- Gizon ona da Nicolas - esan zuen Isisek.

Ez dakit nolatan den sukaldari.

- Bai - aitortu zuen Chickek.

Arraroa da.

- Zergatik?- galdetu zuen Alisek.

Partreren bilduma egile izatea baino hobe da - erantsi zuen Chicki belarrian atximurka eginez.

- Baina Chloérena ez da larritasuneko gaisoa, eh?.